Itxi

22:15ean

Seattle, gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Carolina Calvo kazetariak eta David Isaac Miguel kamerak Washington estatuko hiririk handiena ezagutuko dute, bertan bizi diren hainbat euskaldunek gidatuta.

Carolina Calvo kazetaria.

"Vascos por el Mundo" saioak Seattle hirira egingo du bidaia gaur gauean. Estatu Batuetako ipar-mendebaldean kokatuta, Washington estatuko hiririk handiena da. Carolina Calvo kazetariak eta David Isaac Miguel kamerariak bertan bizi diren hainbat euskaldun izango dituzte bidelagun: Javier Irazola, Diego Gómez, Maitane Muñoz eta Igor Urbina.

Seattle ezagutzen hasteko tokirik aproposena downtown auzoa da. Hiriko auzorik zaharrena da, eta 1852 urtean hasi zen eraikitzen. Bistarik onena, ordea, 184 metroko altuera duen Space Needle dorrearen begiratokitik lortzen da.

Bestalde, musikak garrantzia handia izan du hirian. Bertan jaio zen grunge estiloa, "Seattleko soiuna" bezala ere ezagutzen dena, eta bertakoak dira Nirvana eta Pearl Jam taldeak, baita Jimmy Hendrix gitarrista ospetsua ere.

Iraganean, urre-bilatzaile eta balezaleen hiria izan zen Seattle eta, gaur egun, munduko teknologia enpresa garrantzitsuenetako askok dute bertan euren egoitza. Saioak hiriko sekretu guztiak ezagutuko ditu.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)