Oteiza oroituz
'Oteiza ehun urte' astelehen honetan, ETB-1en
A.E.
EITB
Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, besteak beste Donostiako Orfeoiak, Ainhoa Artetak, Kepa Junkerak, Igor Yebrak, Oreka TX-ek, Lucia Lacarrak eta Marta Zabaletak hartzen dute parte.
'Oteiza ehun urte' saioa eskainiko du ETB-1ek astelehenean. , Euskal Herriko, musikari eta dantzari handien ekitaldiak bilduz.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Lasturko harrobian izan du bere ekitaldiaren kokalekua. Juan Jose Ocon-en zuzendaritzapean arituko da EOS ezusteko eszenatoki ikusgarri honetan.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Donostiako Orfeoiak, Ainhoa Artetak, Kepa Junkerak, Igor Yebrak, Oreka TX-ek, Lucia Lacarrak, Marta Zabaletak, Asier Polo-k, Jose Ignazio Ansorenak, eta Easo Abesbatzaren ekitaldiek josiko dute kokapen ikusgarri eta esanguratsuetan grabatutako saioa. Soinu eta irudi zainduaz dator Oteiza ehun urte, asmo handiko proiektu hau, zehaztasun handiko grabazioan egina, buru bero, steady cam eta helikopteroa erabili dituzte.
Musika eta dantza ekitaldiez gainera, Andoni Egaña bertsolariaren eta Txomin Badiola eskulturagilearen hitzak ere tartekatuko dira saioan.
00:20ean izango da ikusgai.