Itxi

22:30ean

Kapitainen debuta, Julian Iantzi eta Mikel Goñi izango dira gaur gaueko protagonistak "El Conquis" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Patxi Alonsoren eskutik etorriko dira lehen batzarraren irudiak, aliantza mugimenduak izendapenei begira eta kapitainen estreinaldiaren inguruko analisia. Mikel Goñi ere izango dute debatean.

Nahia Atabey taldeko zenbait kiderekin. Argazkia: EITB Media

Hiru kapitainak Karibean daude jada, eta lehen immunitate jokoan Andreak talde gorria kanpamentu aberatsera eramatea lortu zuen. Bestalde, Begoren hutsegite baten ondorioz talde urdinak kanpamentu oso txiroan amaitu zuten. Gaur gauean, Patxi Alonsok aurkezten duen "El Conquis" eztabaida saioan, lehen asanbladaren aurrerapen bat erakutsiko dute. Gainera, izendapenei begira, taldeetako bakoitzak dituen asmoei buruz irudi argitaragabeak eskainiko dituzte.

Nahiaren berdeak ere arriskuan daude, immunitate jokoan bigarren postu batekin konformatu behar izan baitzuten. Gaurko "El Conquis" saioan, Atabey kapitainaren adierazpen batzuk entzungo dira; bertan, aurrerantzean, nominatzerako orduan izango duen filosofia azalduko du.

Aurten, gainera, talde irabazleak abantaila berri bat izango du; arerioak estualdian jartzeko balio duen lepokoa, alegia. Berri hori jakitean, bada talde gorrikoan norbait, kanpamentu oso pobrea zapaldu orduko bere burura kinka larrian ikusten duena dagoeneko. Gaur erakutsiko dute nor den.

Hori guztia gutxi balitz, hiru kapitainetako batek istripu bat izango du, eta hurrengo probari aurre egiteko arazoak izango ditu. Gaur gauean argituko dute bere nortasuna eta zer gertatu den.

Astero bezala, abenturaren analisia egiteko, conquistologoak hartuko dituzte: Eneko, David, Mikel, Nakor, Nagore, Joana, Durana, Eider, Julian eta Leire Mayoz, aurreko edizioko publikoaren faboritoa. Gainera, platoan izango da Mikel Goñi. Hala, kapitainen jokoak piztutako polemika, Julian Iantzi eta Mikel Goñi bera izango dira gaueko protagonistak Patxi Alonsoren debatean.

"El Conquistador", liderra bere ordutegian

Aipatzekoa da, gainera, Julian Iantzik David Secorekin batera aurkezten duen "El Conquistador" saioa audientzia buru izan dela berriro bere ordutegian. Astelehenean eskainitako atalak % 20,9ko audientzia zatia eskuratu du eta 308.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du EAEn eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (2)