22:30ean
Asier Etxeandia, gaur gauean, "El Día de Mañana" saioan
EITB Media
Zinema, antzerki eta telebistako aktoreaz gain, abeslaria ere bada Asier Etxeandia. Madrilgo bere etxeko ateak irekiko dizkio Dani Alvarezi, eta Bilbon ere izango dira biak, artistaren haurtzaroari lotutako ibilbide oso berezi batean.
Gaur gauean, Asier Etxeandia artista bilbotarra elkarrizketatuko du Dani Álvarezek ETB2ko "El Día de Mañana" saioan.
Zinema, antzerki eta telebistako aktorea izateaz gain, abeslaria eta erabateko showman-a ere bada Etxeandia. Dani Alvarez kazetariari etxeko ateak irekiko dizkio Madrilen, eta elkarrekin errepasoa egingo diote bere aktore ibilbideari, Mastodonte musika taldearekin izandako azken arrakastei, Almodovarrekin batera egindako lanari...
Gainera, Hugo Silva Asierren lagunaren bisita ere hartuko dute etxean, eta Aitana Sánchez-Gijón eta Blanca Portillo antzezleen agur berezia ere ez da faltako. José Luis Huertas produktore eta bikotekidea ere aurkeztuko dio Daniri.
Bilbon ere ikusiko ditugu elkarrekin Asier Etxeandia eta Dani Alvarez, artistaren haurtzaroari lotutako ibilbide oso berezi batean: Bilboko itsasadarrean bidaia egingo dute ontzian, Asierrentzat esanahia berezia izango duen bidaia. Danirekin batera, haurtzaroko toki esanguratsuenetarako itzuliko da Asier eta orduan jasandako bullying-az arituko dira. Gainera, sorpresa ahaztezina ere egingo diote, haurtzaroan bere etxea izandako pisura itzuliko baitira.
Hori gutxi ez, eta "El Día de Mañana" saioak aukera izango du Mastodonte musika taldearen kontzertuetako bat gertutik bizitzeko. Asier Etxeandiak Enrico Barbaro italiarrarekin elkarlanean sortutako musika proiektua da Mastodonte, eta Bilbao Arenan eskainitako zuzenekoan izango da osteguneko saioa. Dani Alvarezekin batera, kamerinoetan sartuko gara, ikuskizunaren xehetasun guztiak ikusteko aukera izango dugu, eta, nola ez, emanaldi ikusgarriaz gozatu ahalko da.
Asier Etxeandia artistaren indarra, gaur gauean, Dani Alvarezen "El Día de Mañana" saioan. 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.