Itxi

Literatur saioa

Ramon Saizarbitoriari elkarrizketa, denboraldiko azken 'Sautrela'n

A.E.

EITB

R. Saizarbitoria: "Nobela txarra ala ona den ez dakit, baina borondate onekoa dela bai".

Hasier Etxeberria. Argazkia: EITB.

Aste honetan denboraldiko azken 'Sautrela' literatura saioa izango da. Osorik Ramon Saizarbitoriari eta bere azken eleberriari eskainitakoa izango da.

Saizarbitoriak Martutene eleberria argitaratu du, bederatzi urteko itxaronaldiaren ostetik. Bi bikote burges protagonista nagusi dituen nobela existentziala dela esan daiteke, baina, aldi berean, gure garaiko kezka nagusiak deskribatzeko eta aztertzeko Saizarbitoriak sortutako artefakto literario bikaina ere bada.

Lehendik zalantza gutxi baldin bazen, obra honekin argí geratu da Saizarbitoria dela euskal letretako sortzaile handienetakoa.

Igandean, apirilaren 15ean, izango da ikusgai literatura saioa arratsaldeko 15:30ak aldera ETB-1en.