Audientzia oharra
'El Conquistador del Fin del Mundo', audientzian lider berriro ere
A.E.
EITB
Sasoirik onenean itzuli da saioa, Aste Santuan atseden hartu ondoren.
'El Conquistador del Fin del Mundo' igandeko saiorik ikusiena izan zen beste behin. Julian Iantzik aurkeztutako atalak %23,1eko audientzia zatia eskuratu zuen eta 224.000 ikus-entzule, bataz beste, EAEn eta eragin esparruan. Atzo Cris kanporatu zuten, Loborekin duelu parekatuan indarrak neurtu ondoren. Saio zirraragarria 396.000 lagunek ikusi zuten uneren batean.
Igandeko saiorik ikusienaren bataz bestekoa denboraldi honetan %24koa izan da. Horrez gain, %9,8ko ratinga du saioak eta 228.000 ikus-entzule.
ETB-2ko zinea, larunbat arratsaldean ikusiena
Ahora o nunca Jack Nicholson eta Morgan Freeman aktore bikotea protagonista dituen filma arrakastatsu eskaini zuen ETB-2k larunbat arratsaldean 'Siempre Cine' tartean.
Audientzia lider izan zen bere ordutegian. Filmak %14,9ko audientzia zatia lortu zuen, 117.000 ikus-entzule bataz beste eta 273.000ko audientzia metatua.