ETB2
"Esto No Es Normal" lehiaketak lehen zakua emango du laster
EITB Media
Nerea Aliasek eta Igor Siguerok gidatutako saioak 150.000 eurotik gorako zakua emango dute datozen egunetan.
"Esto No Es Normal" saioko giroa bero bero dago. Zakua hilabetez hilabete betetzen joan da eta laster, Nerea Alias eta Igor Siguero aurkezleek bikote irabazleari emango diete saioaren historiako lehen saria: 150.000 eurotik gorako zakua.
"Esto No Es Normal" ez da galdera-erantzunen ohiko saioa. Premisa erraza da: Normala al da hau edo bestea egitea? Hortik aurrera saioak hainbat galdera egiten ditu, eta lehiakideek jendartearentzat normala den edo ez asmatu behar dute. Platoan, sexu, adin eta jatorri ezberdinetako zortzi lagunek osatutako koadrila bat dago, eta hain inguruko galderak ere egingo dizkiete, itxuraren arabera asmatu beharrekoak: Zortzi pertsona hauetatik zeinek eman zion munduari bira maitasunagatik? Koadrilatik nor da opera-abeslaria?
"Esto No Es Normal" saioak bi denboraldi daramatza Euskal Telebistan eta audientziaren harrera bikaina izaten ari da bere ordu tartean. Denboraldi honetan, bataz beste, % 9,9 audientzia-zatia eta 117.0000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu. Nerea Aliasek eta Igor Sigerok aurkeztuta, astelehenetik ostiralera da ikusgai, 16:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.