Estreinaldia
'Chiloé' saioaren denboraldi berria, igandean, ETB-1en
A.A.
EITB
Xuban Intxaustik aurkeztutako bidai saioa igandetan eskainiko da 15:30etik aurrera.
'Chiloé' bidaiei buruzko saioak 7. denboraldiari ekingo dio igande honetan ETB-1en. Xuban Intxaustiren eskutik, mundu osoko kultura eta herrialdeetan barneratzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Zortzi atal izango dira guztira, Ekuador, Holanda, Lituania eta Tahitiko txoko ederretan grabatuta.
Ekuadorren eta bertako Quito hiriburuan hasiko da bidaia 'Chiloe'n. Andeetako lurraldean barrena abiatuko dute txangoa, baita Cuenca hirian zehar ere. Ondoren, Europako bi hiri bisitatuko dituzte: Amsterdam eta Rotterdam. Hurrengo saioetan, historia berezia duen Europa erdialdeko herrialde bat ezagutuko dute ikusleek: Lituania. Azkenik, Pazifiko erdiraino egingo dute salto. Taihitin, esaterako, Bora Bora, Tah´a edo Huaine uharteak bisitatuko dituzte.
Igande honetan, Ecuador: Alausi, Otavalo, Quito
Denboraldiaren lehenego atala Otavaloko parke geobotanikoan hasiko da eta Xuban Intxaustik Cohasquiko eremu arkeologikoa eta Ekuadorreko arrosen plantazio bat ezagutuko ditu. Horrez gain, Quiton barrena murgilduko da aurkezlea, hiriko erdigune historikoan zehar ibiliko da eta munduko erdialdea izena hartzen duen tokian egongo da. Xubanek, gainera, Jaime Guevara kantautorea aurkeztuko du kameren aurrean eta Vulgomaestre taldearen diseinu berriak ezagutuko ditu, besteak beste.