Itxi

22:30ean

Kapitain berriak helduko dira Karibera, gaur gauean, "El Conquis"en

EITB Media

Leer en Castellano

Patxi Alonsok gidatutako debateak, gainera, Leire eta Ohiane izango ditu gonbidatu, Atabey taldearen inguruko iritzi ezberdinak dituzten azken bi kanporatuak.

Ohiane eta Leire "El Conquis"en. Argazkia: EITB Media

Atabey taldeak ezin du gehiago. Nahia eta neskak hiru gau jarraian egon dira kanpamendu oso pobrean eta kapitain berriei tokia egiteko garaia heldu da. Nortzuk izango dira? Nola jasoko dute kapitain berrien iritsiera Nahiak, Andreak eta Begok? Patxi Alonsok gidatutako "El Conquis" saioak zalantza guztiak argituko ditu gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Saioak, gainera, Atabey taldeko bi gonbidatu izango ditu, Ohiane eta Leire. Ohianek duelua galdu zuen eta Leirek abentura utzi zuen. Nahiak duelua galdu ondoren kanpamendura egin zuen itzulera ikusiko dute elkarrekin eta Atabey taldeko sekretuez arituko dira. Leirek abentura uzteko bere benetako arrazoiak emango ditu, eta Ohiane eta bere arteko desadostasunak argi geratuko dira beste behin.

Halaber, David, Eider, Eneko, Durana, Sandra, Binbi, Raúl eta Leire Juanes conquistologoekin batera, astelehenean mosketoiaren inguruan sortu zen polemika aztertuko dute. Hiru kapitainek jumarrean eskegita izan zuten elkarrizketa osoa eskainiko da, zer gertatu zen ondo argitzeko. Oizeder eta Ismak, ohi denez, Conquis komunitatearen iritzi eta meme onenak bilduko dituzte Gazteako txokotik.

Amaitzeko, Los Haitisesera bidaia egingo du saioak kanpamenduetako azken ordua eskaintzeko. Talde berdearen egoera bereziki zaila da eta lehiakide askoren buruetatik abentura bertan behera uztea pasa da.

"El Conquistador", asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru

Aste honetan, beste behin, audientziaren datu bikainak lortu ditu "El Conquistador del Caribe"k. Asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da % 22,4ko audientzia-zatiarekin eta 293.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan. Abenturaren bederatzigarren atalak, gainera, oihartzun handia izan du sare sozialetan eta #conquis9 hashtag-a joera izan da Twitterren Estatu mailan lehen postua eskuratuz, 4.300 txio baino gehiagorekin.

 

Informazio gehiago (1)