Itxi

Apirilaren 23an

Manex gainbehera doa

EITB

Joanak Manexen gauzetan droga topatuko du eta eztabaida izango dute. Gainera, Manexek Atxuriko kutxatik dirua hartuko du.

Goenkale. Argazkia: EITB

Joanak Manexen gauzetan droga topatuko du eta eztabaida izango dute. Gainera, Manexek Atxuriko kutxatik dirua hartuko du.

Abelek Germanek Paularen heriotzarekin lotura daukala uste du eta hori egotziko dio, koartadarik ez izateaz gain, hura hilik egotea mesedegarri baitzaio. Inesek ere susmoak dauzka Germanekin eta Nekanek eta Uxuek, aldiz, erruduna Abel dela uste dute.

Alizia, pixkanaka, Henryrengan konfiantza izaten hasiko da baina Ikernek Joanari aitortuko dio Henry ez dela dirudiena bezain ona. Bestalde, Ikerne eta Lukas adiskidetu egingo dira baina Lukas ez da fio Ikernek eta Iñigok daukan harreman gero eta estuagoaz.

Malenek Alex ezagutuko du, ustezko anaia biologikoa, baina jaiotza-datari erreparatuta, badirudi ezinezkoa dela anaiak izatea. 

Miren Xanet etxera itzul dadin ahaleginduko da baina azken horrek ez du nahi, berriz ikusi baitu Miren edaten. Karlos Xaneten alde dago eta Mireni aurre egingo dio.