Itxi

22:10ean

Alex Sardui eta Onintza Enbeita, osteguneko 'Bisitaria'n

A.H.

EITB

Xabier Euzkitze Gernikan izango da, bonbardaketaren 75. urteurrenean.

Alex Sardui eta Xabier Euzkitze, 'Bisitaria'. EITB

Gernika bonbardatu zuteneko 75 urte beteko dira ostegunean eta 'Bisitaria'k ere bertan izan nahi du. Suntsiketa gertatu zenean lekuko izan ziren pertsonak eta hainbat toki ezagutuko ditu Xabier Euzkitzek. Bisita Alex Sardui eta Onintza Enbeitaren eskutik egingo du, hauen bitartez orduko gertakizunaren trasmisioaren katea eten ez dadin.

Horrela, bonbardaketan ume izan zirenak aurkeztuko zaizkie Euzkitzeri, baina baita haien ilobak ere, gaur egungo Gernikako gazteek parte hartze handia izan dutelako urtemuga honetan.

'Bisitaria' ostegun honetan emitituko da 22:10ean ETB-1en.