Itxi

20:00etan

Domaikiara bisita, Araban, gaur "Historias a Bocados" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Zuia osatzen duten kontzejuetako bat da. Bertan, hiru emakume ezagutuko ditu Josebak, Begoña abeltzaina eta Nuria eta Amaia artisauak. Carlos apaizarekin ere izango da tokiko istorioak ezagutzen.

Joseba Arguiñano Domaikian

Igande honetan, apirilak 3, Arabako Domaikia herrian izango da Joseba Arguiñanoren "Historias a Bocados" saioa.

Zuia osatzen duten kontzejuetako bat da Domaikia eta, aspalditik, nagusiki abeltzaintzan aritu izan dira Zuia hareneko biztanle asko eta asko. Horietako bat da Begoña Uriarte, 76 urteko emakume abeltzaina. Behiak ditu Begoñak, eta behin eta zelaiak erakutsiko dizkio Josebari. Gainera, elkarrekin pentsu-bolatxoak emango dizkiete animaliei, abereentzako benetako gutizia. Une gastronomikorako ezin falta Begoñaren ganaduaren haragia: txuleta parrillan, patata eta piper gorriekin.

Nuria Conesa, berriz, diseinatzailea eta artisau-ehunen sortzailea da, eta orain urte batzuk Espainiako Artisautza Sari Nazionala ere irabazi zuen. Egun Domaikian bizi da eta bertan du tailerra. Josebari sormen prozesu horietako bat erakutsiko dio: tipula-larruz tindatzea zetazko ehun zuri bat.

Amaia Urrutia ere diseinatzailea da, baina lan erabat ezberdin bat egin ohi du: Reborn panpinak sortzeko prozesua bukatzen du. Panpina horiek itxura oso errealista da, eta benetako haurtxoen antz harrigarria lortzen dute.

Nuria eta Amaia biak dira artisauak, Domaikiako bizilagunak eta lagunak. Beraz, Josebak biekin elkarrekin partekatuko du menua: Nuriak egindako marmitakoa eta Amaiak prestatutako oilaskoa. Bukatzeko, nola ez, Josebaren postrea.

Carlos Ortiz de Zárate apaiza Josebaren aspaldiko ezaguna da. "Escapadas con Joseba Arguiñano" saioarekin ezagutu zuen Carlos, Oroko Santutegira egindako bisitan. Apaizaren jaioterria da Domaikia eta, beraz, herrira egindako bisitan plater berezia prestatu nahiko dio Josebak: apurrak bakailao brandadan, arrautza frijituarekin. Domaikiako txokoan dastatuko dute elkarrekin  eta herriko ahozko tradizioaren istorioak jasotzeko proiektuen berri emango dio Carlosek. Izan ere, apaizak hainbat liburutan bildu du tradizio hori. Gainera, Carlosen ideia bat oinarri hartuta, herriko bizilagunak 'Piztiaren Ehiza' antzezten hasi ziren. Antzezpen horretan, bizilagunak elkartu eta mendira joan ohi dira taldean, izutzen dituen animalia ehizatzeko.

Joseba Arguiñanoren "Historias a Bocados " gaur izango dugu ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)