Kargatzen...
Itxi

22:15ean

Venezia, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Pedro Mardones kazetaria eta David Cruz kamera Veneziako magian murgilduko dira inauteri egunetan, bertan bizi diren euskaldunekin batera.

Venezia.

"Vascos por el Mundo" saioak Venezia bisitatu du inauteri egunetan. Pedro Mardones kazetaria eta David Cruz kamera hiriko kanal eta kaleetan zehar murgilduko dira bertan bizi diren Silvia Rozas, Adrian J. Sáez, Amaia Bilbao, Marene Lagabaster eta Alberto Blanco euskaldunen eskutik.

Veneto eskualdeko hiriburua Adriatiko itsasoaren ertzean dago, eta sei auzok osatzen dute; 450 zubiz konektatuta dauden 119 irla ezberdinen gainean kokatzen da.

Zinemako hainbat pelikula ezagun bertan filmatu dira, eta Veneziako Mostra zine jaialdi ospetsua ere bertan antolatzen da, Lidoko irlan.

Muranoko uhartean izen bereko luxuzko beira ekoizten dute. Bestalde, Buranon kolore ezberdinetako etxeek bertoko arrantzaleei ongietorria ematen diete.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)