Itxi

ETB-1 eta ETB-2n

CAF-Elhuyar sariak hizpide, igandeko 'Teknopolis'en

A.H.

EITB

Jose Mari Elorza, aurtengo Merezimendua sariaren irabazlea, elkarrizketatuko dute.

'Teknopolis', Oihana Jauregi. EITB

Aurten, Joxe Mari Elorza kimikaria izan da CAF-Elhuyar sarietan Merezimendua sariaren irabazlea eta igandeko 'Teknopolis' saioan elkarrizketatuko dute, bere lana eta ibilbide profesionala hizpide. Zientzia-gaien euskarazko dibulgazioa eta, bereziki, idazle berriak sustatzeko asmoz sortu ziren CAF Elhuyar sariak orain 18 urte. Eta ordutik urtero-urtero Elhuyarrek eta CAF enpresak elkarlanean antolatzen dute sariketa hori.

Bestalde, azken belaunaldiko GPS nabigatzaileez arituko da saioa. Izan ere, GPSa izan da teknologia berriek ekarri diguten gailurik baliagarrienetako bat. Horri esker, jada ez daukagu mapari begira joan beharrik, ez eta norabide bat galdetzeko geratu beharrik ere. Eta bidean galtzea ia-ia ezinezkoa da.

Horrez gain, itsasoa laborategian aztertuko du 'Teknopolis'ek Santanderreko ingurumen Hidaulikaren Istitutuaren laguntzarekin. Institutu honek itsas fenomenoek kostan duten eragina azatertzen du eta horretarako, intentsitate ezberdineko olatuak sortzen dute, besteak beste, bertan duten igerileku moduko tanke erraldoi batean.

Amaitzeko, nanotresnak izango ditu hizpide saioak. Egunetik egunera, informazioa gordetzeko behar berriak ari dira sortzen. Gure mugikorretan, adibidez, bideoak, argazkiak eta abestiak jasotzen ditugu, eta zer esanik ez poltsikoan eramaten ditugun USB memorietan. Geroz eta informazio gehiago jasotzen dugu, eta pisu handiagokoa. Behar horiei erantzun nahian, Nanogunen, txikitasunaren bidetik egiten dute ikerketa, memoria gailu berriak sortzeko: memoria handiko nanogailu edo nanotresnak.

'Teknopolis' igande honetan emitituko da goizeko 10:25ean ETB-2n eta 15:00etan ETB-1en.