Itxi

Show musikala

Euskal Kantuen gaua, 'Kantuan', larunbatean

A.E.

EITB

The Sparteens-en saioa izango da. Halaber, Loreto Mauleon eta Maria Cruickshank izango dituzte gonbidatuak.

Julian Iantzi, 'Kantuan'. EITB

Euskal kanten gaua izango da 'Kantuan' saioan larunbatean. Julian Iantzik aurkeztutako saioan garai guztietako euskal abesti ezagunak interpretatuko dituzte. Klasikoen artean klasikoenak... 'Xalbadorren heriotza', 'Euskal rock and rolling', Benito Lertxundi nahiz Oskorriren abesti arrakastatsuenak. Baina baita azken hamarkadetako entzunenak ere: Hertzainak-en 'Aitormena', Gatibu, Gozategi, Ken 7...

Bestetik, musika talde gonbidatua The Sparteens da. Rock, punk estiloko euskal kanta ezagunen bertsio ye-yeak (bitxiak) egiten dituen Iparraldeko musika taldea da. Negu Gorriak taldearen 'Bi Doberman belz' eta Delirium Tremensen 'Ikusi eta ikasi' kanten bertsioak egingo dituzte. Estetika eta estilo ye-yea dute berezitasun nagusia.

Aste honetako gonbidatu bereziak Maria Cruickshank eta Loreto Mauleon izango dira, 'Goenkale'ko aktore gazteak eta ezagunak. Gure abeslarien aktuazioen gainean arituko dira solasean. Baita abestu ere.

'Kantuan' 21:45ean izango da ikusgai ETB-1en larunbatean.