Itxi

13. atalaren aurrerapena

Seleta, Nakor eta kirol munduko beste izar bat iritsiko dira gaur "Conquis"era taldeei argia ematera

EITB Media

Leer en Castellano

Seleta eta Nakor kirolari batekin iritsiko dira, kapitain lanetan taldeei laguntzeko asmoz. Ez dakite zein taldetara joan beharko duten, eta argitu gabe dago zer gertatuko den Bego, Nahia, Andrea, Lobo, Binbi eta Arantxa kapitainekin. Ez galdu, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Seleta, Nakor eta kirol munduko beste izar bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Duela hiru aste, "El Conquistador del Caribe" saioko taldeek laguntza jaso zuten Haitises uharteetan. Laguntza ematea zen kapitain berrien asmoa, baina Karibeko uharte horietako batetik bengala bat jaurti dute laguntza eske. Baliteke bengala Yocahu taldeak bota izana, edo Arantxak, bere lehen edizioan egin zuen bezala, talde aldaketa eskatzeko. Bada, berri onak datoz lehiakideentzat; izan ere, eskatutako laguntza emateko, hiru kapitain datoz bidean!

Berriatuko oilarra indartsu dator. Seleta kapitaina izango da berriro "Conquis"en! Corocote taldearen kapitain ohia astelehenean iritsiko da, zein taldetan egongo den jakin gabe. Badakigu, ordea, Ferreti upelen dueluan baino gehiago mugituko dela. Oilarra hezigaitza da.

Ez da bidean den "Conquis"eko izar bakarra. Bere edizioko irabazlea izan zen, debateetan conquistologo bezala aritzen da eta jokoak probatzen ibilitakoa ere bada. Nakor ere saiora bueltan dator bere curriculumera kapitain papera gehitzera! Ikusteko dago Karibeko arriskuek haren izaera lasai eta baketsua aldatzen duten. Eta oraindik argitu gabe dago Seletarekin eta Nakorrekin batera kapitain bezala iritsiko den kirol munduko izarra nor izango den.

Lehiakideek asko dute jokoan hurrengo immunitate proban. Yocahu taldeak kide onenetako bat galdu du: Eneko. Gainera, Arantxa kapitainak taldeari arazo larriak ekar liezazkiokeen krisialdi bat abiatu du. Ezkortasun aro horretatik atera nahi badute, irabaztea dute irtenbide bakarra. Aurten Corocote taldeak dirudi menderaezina. Ikusteko dago bide beretik jarraitzen duten eta kanpamentu aberatsean jan berri duten arrainak indarrak eman dizkien. Atabey taldeko kideek ere garaipena behar dute, kanpamentu txiroan asko sufritzen ari baitira. Horrela jarraitzen badute, lehiakide baino kapitain gehiago izango dituzte.

Zer gertatuko da Bego, Nahia eta Andrea taldeekin hasieratik egon diren kapitainekin? Eta Lobo, Binbi eta Arantxa kapitain berriekin? Gaur gauean jakingo dugu.

"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis"en aplikazioan. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, saioaren eta EITB Nahieran aplikazioetan eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.

Informazio gehiago (2)