Itxi

20:00etan

Nafarroako Meano kontzejua, gaur, "Historias a Bocados" saioan

EITB Media

Lapoblación udalerriko txoko hau ezagutzeaz gain, Abel, Mari Carmen eta Rubenekin batera txorizoarekin egindako patatak, arkume errea eta legatz-bolak saltsa berdean dastatuko dituzte.

Mari Carmen Domaica eta Joseba Arguiñano herriko okindegian

Joseba Arguiñano gozogile eta sukaldariak Nafarroako Lapoblación udalerriko Meano kontzejua bisitatuko du gaur, apirilak 17.

Abel Domaica bere familiako hestebeteen enpresan lan egiten duen gaztea da; Joseba Arguiñanori txistorra egiten, lehortzen eta hestebeteak mantentzen erakutsiko dio. Enpresako sukaldean, Abelek txorizoarekin egindako patatak prestatuko ditu, eta etxeko produktu ederrak dituen mahai batean dastatuko dituzte.

Bestalde, Domaica okindegia Meanoko lekurik berezienetako bat da. Mari Carmen Domaicak bezeroei ogia saltzeko erabiltzen duen gunea ikusi nahiko du Josebak. Emakumeak Meanoko ogi ospetsua nola egiten den kontatuko dio aurkezleari. Ondoren, Arguiñanok txorizoz betetako ogi ospetsuak egingo ditu, Mari Carmenen seme Javi Oriarekin batera. Arkume erre platerkada ederra ere dastatuko dute hirurek elkarrekin.

Nafarroako eremu hau ere laborantza-lurra da. Bertako nekazaria da Rubén Domaica; zerealak ereiten ditu eta lastoa merkaturatzen du. Gizarte Etxean, legatz-bolak egingo dituzte saltsa berdean.

"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)