Ostiralean
Superwelter pisuko Munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Miguel Angel Cotto eta Antonio Margaritoren arteko borrokaldia eskainiko da.
Ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioak eskainiko duen lehenengo borrokaldia, Miguel Angel Cotto eta Antonio Margaritoren artekoa izango da. Cotto, 16 aldiz izan da munduko txapeldun eta azken hamarkadako boxeolaririk onenetarikoa da. Margarito mexikarrak, ostera, 11 bider izan du munduko gerrikoa bere gorputzean. 2008an egindako borrokaldiaren errebantxa izango da borrokaldi hau.
Saioa osatzeko eskainiko den bigarren neurketan, bi mutil gazte arituko dira. Alde batetik, Jessie Vargas, 22 urtekoa, orainarteko 16 borrokaldiak irabazi dituen mutila eta bestetik, Josesito Lopez, 29 norgehiagoka irabazi eta hiru besterik galdu ez dituen boxeolaria.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:55etik aurrera ETBK Sat-en eta 00:00etan ETB-1en.