Pilota
Banakako txapelketa Urduñatik zuzenean ETB-1en
A.H.
EITB
Gonzalezek eta Urrutikoetxeak elkarren aurka jokatuko dute.
Joxan Tolosa eta Xabier Euzkitze. EITB
Ostiral honetan, Euskal Telebistako kamerek Urduñako pilotalekuarekin bat egingo dute, bertan jokatuko diren berri emateko zuzenean. Hasteko, Saralegi-Apraiz eta Idoate-Pascual bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko dute, eta, ondoren, Gonzalez eta Urrutikoetxeak Eskuz Banakako Pilota Txapelketako partida jokatuko dute.
'ETB Kantxa' ostiral honetan 22:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB-1en.