Itxi

15. atalaren aurrerapena

Taldeek aizkorak zorroztu beharko dituzte, gaur gaueko "Conquis"en hurrengo immunitate jokorako

EITB Media

Leer en Castellano

Aizko-jokoa izango dugu, baita "Conquis"eko zigilua duen duelua ere: gogorra, sekulakoa eta estua. Ez ezazu galdu 15. atala, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Peña aizkolarien immunitate jokoan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Atabey, Yocahu eta Corocote taldeak immunitatearen bila joango dira, berriz ere, "El Conquistador del Caribe" saioaren hurrengo proban. Aurretik, baina, ezusteko mezu bat jasoko dute posta bidez: "bi kapitainetatik zeinekin geldituko zarete abenturan?". Hasieratik taldea gidatzen ari diren kapitainak aukeratuko dituzte ala iritsi berriak? Aukeratu ez dituztenak etxera joango al dira? Astelehenean ikusiko ditu zer-nolako ondorioak izango dituen hartutako erabakiak.

Immunitate jokoan, Aitzol Atutxaren larruan jarriko dira konkistatzaileak, eta aizkolari bilakatuko dira, egun batez bada ere. "Conquis"eko proba klasikoan, talde bakoitzak enbor bat moztu beharko du ahalik eta bizkorren. Joko horretan, indarra ezinbestekoa da, eta lehiakide gehienak ahuldurik daude jada. Halere, Corocote taldeko kideek abantaila dute; izan ere, zenbait joko irabazi dituzte elkarren segidan, eta dagoeneko betekada izango dute hainbeste jan ostean. Sabela bete dute pizzak, arrainak eta txerri-izterrak janda, baina atseden ere hartu dute, koltxoien gainean egin baitute lo.

Iratxek zortzia galdu zuen, eta, ondorioz, Atabey taldeak kide bat gutxiago du: sei gerlari baino ez dira gelditzen taldean. Eskerrak Nakor lasaia kapitain duten. Dena den, suhiltzaileak mahuka zabalik utzi du, eta, Iratxe kanporatu ostean, negar-malkotan itzuli da kanpamentura. Taldearen hobe beharrez, bere onera itzuli beharko du, eta, Nahiarekin batera, Atabey taldeko lehiakideak animatu, porrot eta kanporatze bolada eteteko.

Kanpamentu oso txiroan, Ibanen eta Pirrisen itzulerak poztasuna eman die Yocahu taldeko kideei. Andrea-Edurnezurik, egurgileak eta metro eta laurogeita hamar zentimetroko zazpi ipotxek ipuina aldatu eta hondoratutako ontzian zoriontsu bizitzeko aukera dute. Metaforikoki eta literalki, lokatzetan lurperatutik daude, eta bertatik atera nahi badute ahalik eta azkarren moztu beharko dute enborra.

Aizkorarekin traketsen dabilen taldeak "armak" aldatu eta bilerara joan beharko du itsas kurkuiluen kobazulora. Hobe moldatuko al dira lantzekin? Izendapen zaparradaren ondoren, haserrealdi berriak egongo dira, eta "Conquis"eko zigilua duen duelu gogor eta sekulako batekin bukatuko da atala.

"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis"en aplikazioan. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, saioaren eta EITB Nahieran aplikazioetan eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.

Informazio gehiago (2)