Musika saioa 'Goenkale'n
La Troba Kung Fu taldeak 'Goenkale'n joko du astelehenean
A.E.
EITB
Datorren igandean ospatuko den Herri Urratseko abestia eskainiko dute.
La troba Kung Fu, 'Goenkale'n. EITB
Astelehenean, maiatzaren 7an, La Troba Kung Fu taldeak saioa eskainiko du 'Goenkale'n. Kataluniako taldeak datorren igandean Semperen ospatuko den Herri Urratseko abestia sortu du. Horixe izango da, hain zuzen ere, eskainiko duten kanta asteleheneko atalean. Aurten Herri Urratsen bildutako dirua Kanboko Xalbador ikastolarentzat izango da.
Pausoka eta ETBk ekoiztutako telesailaren aktoreekin arituko dira musikariak apirilaren 4an ibili ziren grabatzen 'Goenkale'n. Atxurin ikusiko ditugu, La Troba Kung Fu taldeko kideak Itxaso eta Kevinek gonbidatuta. Lagun talde zabala bilduko da bertan emanaldia entzutera.
Asteleheneko atalean, bestalde, poliziak Germanen etxea miatuko du. Bertan Paularen sakeleko telefonoa topatuko dute. Germanek Paularen hilketarekin zerikusirik izatea
ukatuko die eta bere etxean mikrofonoak jarri zituen pertsona berak telefonoa ere jarriko zuela uste du.
Joana haserre dago Manexekin, bere jokaerak ere arduratuta dauka gaindosiaren ondoren. Manuk nahasi egin zela dio behin eta berriz. Ikerne, bestalde, ez dago konforme Joana eta Alicia Henryrekin atseginak direlako. Halere, Abelek animatuta, Henryri Sararekin arratsalde pasa joaten uzten dio. Dena den, Iñigok Henry zelatatuko duela aginduko dio Ikerneri.
Miren Xanetekin hitz egiten saiatu da, baina alferrik, Xanetek ez du berarekin hitz egin nahi. Karlosek semea babestuko du eta Mirenek Leori bitartekari egiteko laguntza eskatu dio.
Mireiak dibortzioa eskatu dezakeenaren ustetan, Ernestok ondasunak Malenen izenean jartzeko aginduko dio Iñigori. Bien bitartean, Malen bere ama biologiakoaren bila dabil eta Arraldeko emakume baten izena topatuko du Mireiaren ordenagailuan.
'Goenkale' astelehen eta asteartaen dago ikusgai 22:00etan ETB-1en.