20:00etan
Martindegi auzoan izango da gaur "Historias a Bocados" saioa
EITB Media
Hernani eta Astigarraga herriek partekatzen duten udalerria ezagutuko du Joseba Arguiñanok Oihana, Jaione eta Maialen Gaincerain, Begoña Villar eta Joxe Mari Barrentxearen eskutik.
Joseba Arguiñanok Martindegi auzoa bisitatuko du igande honetan
"Historias a Bocados" saioa Gipuzkoa aldean ibili da arratsaldean. Hernani eta Astigarraga herriek partekatzen duten Martindegi auzoa ezagutzeko parada izango dugu Joseba Arguiñanoren gidaritzapean.
Zelaia sagardotegian egingo du lehen geldialdia; Oihana, Jaione eta Maialen Gaincerainek kudeatzen duten negozioa gaur egun. Ondoren, OnEin Kontserbak enpresara joko du; marmeladak eta barazki kontserbak nola prestatzen dituen erakutsiko dio Begoña Villarrek. Azkenik, auzoko leku kuttunetako bat erakutsiko diot Joxe Mari Barrenetxeak: Oialume dantzalekua.
Parajeak ezagutzearekin batera, jaki gozoak prestatuko dituzte hiru gonbidatuek Josebarekin batera.
Hitzordua, gaur, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.