Itxi

Zuzenean

Gasteizko San Prudentzio jai handiarekin bat egingo du EITBk

EITB Media

Leer en Castellano

Jaiegun handiaren bezperan egingo diren erretreta eta danborrada eskainiko dira zuzenean eta Radio Vitoriak programazio berezia prestatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EITBk Gasteizko San Prudentzio jai handiarekin bat egingo du eta jai egunaren bezperan egingo diren erretreta eta danborrada eskainiko ditu zuzen zuzenean. Bi urteko etenaren ostean, berriz ere jendez jositako ospakizuna izango da, eta ETB1, eitb.eus eta Radio Vitoria kaleetan izango den giro ezin hobearen lekuko izango dira.

San Prudentzio jaiaren lekuko izango dira baita ere Euskal Telebistako zenbait saio, hala nola, "Joseba Arguiñano Sukalerrian", "A Bocados", "En Jake", "Nos Echamos a la Calle", "Biba Zuek!", "Atápame Si Puedes" eta "Esto No Es Normal".

Erretretak eta danborrada zuzenean

20:55etik aurrera, Imanol Artola kazetariak egingo du erretretaren kontakizuna zuzenean Gasteizko Plaza Berritik. Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpetariek eta atabalariek eskainiko dituzte erretretak eta tartean ikuskizun ezberdinak ere egongo dira. Hutsun + Ortzi taldeak Urbasa ikuskizunaren egokitzapena eskainiko dute eta, ondoren, Hika Teatroak eta Oinkari Dantza Taldeak Gazte ikuskizunaren moldaketa taularatuko dute. Su artifizialek amaiera emango diote ekitaldiari 22:00etan.

23:25etik aurrera danbor eta kupel hotsak izango dira protagonista. Gasteizko elkarte gastronomiko ezberdinak Erdi Aroko hirigunean eta erdialdeko kaleetan barrena abiatuko dira fanfarreen musikarekin batera.

Oholtza gainean, Ametza eta Okerrak danborradak egongo dira 23:30etik aurrera. Ametzak aurten bere 50. urteurrena ospatzen du. Ondoren, Gasteizko danborradaren txanda izango da eta, besteak beste, omenaldia eskainiko dio Jose Maria Bastida Txapi danbor nagusiari. 2019. urtera arte izan zen danbor nagusi.

Radio Vitoriak programazio berezia

Radio Vitoriak programazio berezia prestatu du San Prudentzio jaiak direla-eta. Gaur, bezperan, Marina de Vicente esatariak bi saio berezi eskainiko ditu Probintzia Jauregiko saloi urdinetik zuzen zuzenean. 20:00etatik aurrera erretretaren kontakizuna egingo du eta gau-erdian hasiko den saioan danborrada entzuteko aukera izango dute entzuleek. Ostegunean, 10:00etatik aurrera, Aratz Goikoetxeak "Jaietan" saio berezia gidatuko du 14:00ak arte Armentiako zelaietan bilduko den giro apartaren berri emateko.

Bideoak (1)