Itxi

Apirilaren 23an

Poliziak Germanen etxea arakatuko du

EITB

Germanek ukatu egingo du Paularen hilketarekin loturarik daukanik.

Goenkale. Argazkia: EITB

Poliziak Germanen etxea arakatuko du eta bertan dago Paularen telefonoa. Germanek ukatu egingo du Paularen hilketarekin loturarik daukanik eta, haren susmoen arabera, etxean mikrofonoak jarri zituenak utzi du telefono hori ere etxean.

Joana haserre eta kezkatuta dago Manexek izandako gaindosiaren ondorioz. Manexek berriz esango dio huts egite bat baino ez zela izan.

Ikerneri ez zaio batere gustatzen Joanak eta Aliciak Henryrekin daukaten jarrera ona. Baina, Abelekin hitz egin ondoren, senar ohiari Sararekin arratsalde bat pasatzen utziko dio.

Miren Xanetekin hitz egiten saiatuko da baina hark ez du nahiko. Karlos semearen alde dago eta Mirenek Leori laguntza eskatuko dio.

Mireiak dibortzioa eskatzeko aukera ikusita, Ernestok Iñigori eskatuko dio bere jabetza guztiak Malenen izenean jartzeko, hari ezer esan gabe. Malenek, berriz, ama biologikoaren bila jarraituko du eta Mireiaren ordenagailuan Arraldeko emakume baten izena topatuko du.

Bideoak (1)