Itxi

Goenkale

German ohartu egingo da Abelek salatu zuela bera poliziaren aurrean

EITB

German bere burua defendatzen saiatuko da Ernesto akusatuta baina poliziarentzat bera da da susmagarri nagusia.

Goenkale. Argazkia: EITB

German ohartu egingo da Abelek, bere aitak berak, salatu zuela poliziaren aurrean, Paula hil zuela uste duelako. German bere burua defendatzen saiatuko da Ernesto akusatuta baina poliziarentzat bera da da susmagarri nagusia.

Ikerne prest egongo da Henryrekin hitz egiteko Sararen zaintzari buruz. Itxasok erdi oharkabean esango dio Lusakek oso arin gainditu duela Malenen eta bere arteko haustura, oraindik ere Ikernerekin maiteminduta dagoelako.

Joanak Manexi barkatuko dio eta osatuko duela espero du. Kandidok Joanari galdetuko dio mendekotasunak dituen pertsona batekin bizitzeak zer ekarriko dion ba ote dakien. Manexek, aldiz, kartzelan izandako bizipen txar bat kontatuko dio Iboni.

Nekanek Ibiren deia jasoko du eta Jokin eta bera etxetik joatearen errua Karlosi egotziko dio, hark ez baitzuen onartzen euren arteko maitasuna. Nekane ohartuko da Karlosek gezurra esan diola.


Bideoak (1)