Ostegunean
Erlijio ezberdinenganako euskaldunen tolerantziaz, 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Aitzol Zubizarretak Victor Urrutia elkarrizketatuko du, Eusko Jaurlaritzako Azterketa Soziologikoko kabinete burua.
Ostegunean, Victor Urrutia, Eusko Jaurlaritzako Azterketa Soziologikoko kabinete burua, ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegira hurbilduko da, argitaratu berri duten Erlijio Aniztasunari buruzko azterketa hizpide hartuta. Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den kultur zentroen legearen aurre proiektuaren testuinguruan, herritarrek Euskadiko aniztasun erlijiosoari buruz duten irirtzia eta tolerantzia maila neurtzen du ikerketa honek.
Bestalde, Juan Carlos de Julian, Iñaki Soto eta Marisa Guerrero kolaboratzaileek gaurkotasuna hartuko dute hizpide solasaldi mahaiaren inguruan eta Vanessa Sanchezek, bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du.
'Egun On Euskadi' ostegun honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.