Itxi

20:00etan

Quintanilla, gaur, "Historias a Bocados" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Joseba Arguiñanok gertutik ezagutuko ditu Valdegobiako udalerri honetako auzokideen istorioak.

Joseba Arguiñano con un vecino de Quitanilla.

Igande honetako "Historias a Bocados" saioan, Joseba Arguiñanok Quintanillako auzokideen istorio pertsonalak ezagutuko ditu Valdegoviako udalerrian.

Hasteko, José Luis Molinuevorekin izango da, 88 urterekin, Quintanillako pertsonarik adintsuena. Berarekin eta bere emaztearekin, Josefa Oriverekin, pil-pil eta pikillo saltsan egindako bakailaoa hirugiharrean bilduta prestatuko du Josebak. Elkarrekin 52 urte daraman bikote honek Quintanillan eramandako bizitzaz hitz egingo dio sukaldariari.

Alex Cabello izango da bigarren gonbidatua. Erretiroa hartu ondoren, Bilbotik Quintanillara bizitzera etorri zen emaztearekin. Alexek Josebari erakutsiko dizkio herriko bi toki adierazgarrienak: alde batetik, Olmoko Andre Mariaren baseliza, eta bestetik, ur-putzu natural ikusgarriak. Paseoa amaitu ondoren, perretxikoak, odolosteak eta piper gorriak jango dituzte elkarrekin Alexen lorategian.

Amaitzeko, Aitor Loizaga Quintanillako kanpai-jotzaileak bere etxera gonbidatuko du Joseba, garagardoarekin egindako oilaskoa patatekin bazkaltzera. Bazkariaz gozatzen duten bitartean, kanpaien munduari buruzko informazio guztia emango dio Josebari eta amaitzean, ikasitakoa praktikan jarri beharko du gure sukaldariak elizako kanpandorrean.

"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)