Itxi

22:30ean

'Habermann' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Bigarren Mundu Gerraren inguruan izandako benetako gertaeretan dago lana oinarrituta. Emanaldiaren aurretik, Nicolas Cage eta Rita Hayworth aktoreak izango dituzte hizpide, eta 'Besos de película' atalaren azken proposamena eskainiko dute.

'Habermann' filmaren irudia

Gaur gauean, "La Noche De…" saioak Habermann (2010) filmaren telebistako estreinaldia eskainiko du, Juraj Herz zinemagileak zuzenduta. Mark Waschke, Karel Roden eta Ben Becker aktoreak dira protagonista nagusiak.

Bigarren Mundu Gerraren inguruan izandako benetako gertaeretan dago oinarrituta. Zehazki, Josef Urban idazlearen "El molino de Habermann" eleberriko istorioa jorratzen du, hiru milioi alemaniarrek jasandako  drama. Gehienak nekazariak eta ia denak nazismotik urruti, goizetik gauera Txekoslovakiatik bota zituzten, hainbat hamarkadatan zehar bertan bizi ostean. Kanporatzearekin, gainera, ondasun guztiak galdu zituzten, eta batzuek bizitza ere.

Pelikularen emisioaren aurretik, Félix Linaresen saioan, Nicolas Cage izango dute hizpide, aktorearen pelikula berriaren estreinaldiaren harira. Horrez gain, Rita Hayworth antzezlearen heriotzaren 35. urteurrena gogoratuko dute, Crónica de Sucesos sekzioan.

Azkenik, Besos de película atalaren azken proposamena eskainiko dute, eta publikoak gustukoen duen musua aukeratu ahalko du.

"La Noche de... Habermann" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

 

Informazio gehiago (1)