20:00etan
Otxandioko Mekoleta auzotik osteratxoa, gaur, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Rosa Mari, Jon eta Tomiren laguntzarekin marmitakoa, azpigorri antxume-gisatua eta bokata ederra prestatuko ditu Joseba Arguiñanok.
Gaur, maiatzak 15, "Historias a Bocados" saioak bisitatuko duen ingurua Mekoleta izango da, Otxandioko auzoetako bat.
Rosa Mari Urutxurtu duela 69 urte jaio zen Mekoletan. Joseba Arguiñano iristen denean inguruetatik osteratxoa egingo dute eta olibak eta txakolina hartuko dute eguzki epeletan. Arkotxe kultur elkarteko sukaldean, auzoko eskola zaharretan, marmitako bikaina prestatuko dute ondoren.
Rosa Mari eta Joseba sukaldean
Jon San Vicentek 25 urte ditu, Otxandion bizi da eta Aramaion egiten du lan, baina lotura berezia du Mekoletarekin. Azpigorri arrazako ahuntz taldea zaintzen du. Jonek bere familiak duen baserriko sukaldean hartuko du aurkezlea, eta elkarrekin azpigorri antxume-gisatua egingo dute.
Azkenik, Tomi Agirre ezagutuko dugu, 65 urte ditu eta Otxandioko Mirugain mendi elkarteko presidentea da. Berak erakutsiko dio Joseba Arguiñanori inguru honetako paisaia natural ederra. Presazelaiko atseden gunean, sukaldariak osagai mordoa dituen bokata kilometrikoa prestatuko du.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.