22:15ean
Normandia, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Arantzazu Fuentes kazetariak eta Javier Quiles kamerak Normandiako eskualdea ezagutuko dute bertan bizi diren Malen, David, María eta Elenarekin.
Gaur, "Vascos por el Mundo" saioan, Arantzazu Fuentes kazetariak eta Javier Quiles kamerak Normandia ezagutuko dute, bertan bizi diren Malen, David, María eta Elena euskaldunen eskutik.
Hasteko, Rouen hiriburua ezagutuko dute eta gerrako erresistentziaren sinboloa den Caen hirian egongo dira. Gainera, Mont Saint- Michel eskualdeko tokirik ospetsuena ezagutuko dute, La Havre hirian ere izango dira, eta amaitzeko, Bigarren Mundu Guerrako itsasoratze famatuena gertatu zen hondartzetan ibiliko dira.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.