20:00etan
Elosu, gaur "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Joseba Arguiñanok Mikel Juaristi, Reyes Azkoitia eta Juncal Gutierrez auzokideen istorioak ezagutuko ditu.
"Historias a Bocados" saioak igande honetan Elosu ezagutuko du, Bergara eta Azkoitia artean dagoen auzoa. Joseba Arguiñano sukaldariak bertoko auzokideen istorio pertsonalak ezagutuko ditu eta momentu gastronomiko ezberdinak biziko ditu beraiekin.
Hasteko, Mikel Juarsistirekin egongo da. Elosun bizitzea erabaki zuen, baserritar bizimodua eraman nahi izan zuelako, eta Josebari bere idiak erakutsi ondoren, txahal gisatua babekin jango dute elkarrekin.
Reyes Azkoitia, bere aldetik, pilotari lotutako ibilbideaz hitz egingo dio. Elosuko Elur-Mendi elkarteko sukaldean elkartuko dira, eta bertan barazkiekin, porru-kremarekin eta tapioka eta azafraiarekin egindako rabioliak prestatuko dituzte.
Juncal Gutierrez Euskera, Kultura eta Internazionalizazio errektore-ordea da UPV/EHUn, Elosuako baserri batean bizi da ezkondu zenetik, bere senarra bertokoa baita. Silvo-abeltzaintza zer den erakutsiko dio Josebari eta elkarrekin, parrillan egindako hanburgesa eta barazkiak prestatuko dituzte.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.