Itxi

22:30ean

'Un último favor' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Aurretik, Tom Cruise eta Christopher Lee aktoreak izango dituzte hizpide, eta 'Tu cara me suena' sekzioaren atal berria ere eskainiko dute.

"Un último favor" filmaren fotograma

Gaur gauean, Un último favor (The Last Right, 2019) filmaren telebistako estreinaldia eskainiko du "La Noche De..." zinema saioak. Komediak Daniel izeneko gizon baten istorioa kontatzen du, zehazki, bere familiaren hiletara ia ezagutzen ez duen pertsona baten gorpua eraman beharko duen gizon baten istorioa. Izan ere, hegaldi batean izandako zorigaiztoko nahasmen baten ondorioz, Danielek inoiz ezagutu ez zuen norbaiten hilkutxaren ardura hartu beharko du bere gain eta, familia kontuek bultzatuta, hilkutxa Clonakiltyko etxetik Rathlin Islandera eraman beharko du. Aoife Crehan dugu pelikularen zuzendaria, eta Michiel Huisman, Niamh Algar eta Samuel Bottomley, berriz, protagonista nagusiak.

Filmaren emanaldiaren aurretik, Félix Linaresek aurkeztutako tartean, Tom Cruise eta Christopher Lee aktoreak izango dituzte hizpide. Izan ere, aste honetan Top Gun filmaren sekuela estreinatuko du Cruisek, eta "LND" saioak aktorearen bizitzaren 10 momentu garrantzitsuenak errepasatuko ditu, Top Ten Tom izeneko atalean. Christopher Lee aktorearen jaiotzaren mendeurrena ere gogoratuko dute, eta Tu cara me suena sekzioaren emanaldi berria ere eskainiko dute, oraingoan bi emakumezko aktoreren aurpegietan makillajeak eragindako aldaketa erakusteko.

"La Noche de... Un último favor" gaur izango da ikusgai, 22:30etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)