Itxi

22:30ean

Iban eta Corocote taldearen egoera, gaurko "El Conquis"en aztergai

EITB Media

Leer en Castellano

Leire Juanes erreportaria Gernikara joango da Iban nola dagoen ikustera eta abenturan gertatutakoaren inguruan gernikarrek duten iritzia bilduko du.

Ibanek abentura utzi behar izan du. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Ibanen egoera izango dute hizpide Patxi Alonsok aurkeztutako "El Conquis" debatean. Tronkoalaren jokoa amaitzean, talde gorriko lehiakidea oso gaizki sentitzen hasi zen eta ospitalera eraman behar izan zuten. Bertan, medikuen balorazioa jaso ondoren, abentura bertan behera uztera behartuta egon zen. Iban realitya irabazteko faboritoenen artean zegoen eta oso gogorra izan da Yocahu taldearentzat taldekide bezala galtzea. Leire Juanes erreportaria Gernikara joango da Iban nola dagoen ikustera eta abenturan gertatu zaionari buruz gernikarren iritzia bilduko du.

Horrez gain, Karibera bidaia egingo du saioak kanpamentuetan bizi den egoera aztertzeko. Talde gorria kanpamentu aberatsean dago, baina Iban galtzea kolpe gogorra izan da beraientzat. Gainera, oraindik ez dute saririk jaso eta urduritzen hasi dira.

Talde urdinean ordea, ez du inork tronpeta jotzen eta talde barruko giroa zapuzten hasi da. Yasen izendapenaren ondoren, gauzak asko aldatu dira eta bi talde sortzen ari direla dirudi: Bego eta Seletaren alde daudenak eta haien kontrakoak. Corocoteek, gainera, duelu berri bati aurre egin beharko diote eta bi lehiakide izendatu dituzte: Yocahu taldeak Unai aukeratu du, berriz ere, eta kapitainek Enetz izendatu dute. Nor izango da duelura joango den hirugarren Corocotea?

David, Eneko, Eider, Durana, Nahia, Nakor, Raúl, Arantxa eta Eneko Garcia konkistologoek immunitate jokoan gertatutako guztia aztertuko dute. Gainera, Conquis komunitatea berriz ere protagonista izango da Oizeder eta Ismaren Gaztearen txokoan. Bestalde, Publikoaren Faboritoaren aldeko bozketak aurrera doaz eta, gaur ere, zenbait lehiakide kanporatuko dituzte.

"El Conquistador del Caribe" saioak lidergoa berretsi du

"El Conquistador del Caribe" abentura realityak lidergoa berretsi du, eta estreinatu zenetik, astero, audientziaren aukera gustukoena da astelehen gaueko ordutegi nagusian. Aste honetako atalak % 23.9ko audientzia-zatia eta 258.000 ikus-entzulekoa audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, 17.800 pertsonek jarraitu dute emanaldia streamingaren bidez eta sare sozialetako erabiltzaileek ere gertutik jarraitu dute abentura: #conquis19ETB traola gaueko joeren artean egon da Twitterren 3.000 txio ingururekin.

Informazio gehiago (1)