Itxi

Maiatzaren 14an

Ikerne lur jota dago Sararen desagerketagatik

EITB

Henryk Nekaneri esango dio Ikernek lehen ere bahitu zuela Sara eta oraingoan ere berak bahi zezakeela.

Goenkale. Argazkia: EITB

Ikerne lur jota dago Sararen desagerketagatik eta bere senideei egotziko die errua. Henryk Nekaneri esango dio Ikernek lehen ere bahitu zuela Sara eta oraingoan ere berak bahi zezakeela.

Abelek berriz adieraziko du germanek Paula hiltzeko arrazoiak zeuzkala eta Lukasi zalantzak eragingo dizkio. German ziur da Ernesto ahalegin osoa egiten ari dela berari hilketaren errua egozteko. Naia asaldatu egingo da aita atxilotzen dutenean eta Abeli aurre egingo dio.

Arralden ezarri nahi duten gas-lantegiaren kontrako manifestazioa egingo dute eta Ernesto kezkatu egingo da, bere planak oker daitezkeela ikusi baitu.

Malen Inesekin elkartuko da. Ahizpak direla uste du eta susmo horiek baieztatu nahiko ditu. Bestalde, leok Xanet bultzatuko du amarekin hitz egitera.

Ikerne Lukasengandik urrunduko da eta Iñigorengan topatuko du babesa. Lukasek eta Malenek elkarren babesa bilatuko dute bakoitzak dauzkan zailtasunei aurre egiteko.


Bideoak (1)