Maiatzaren 15ean
Uxue Arraldera etorriko da Abeli barkamena eskatzera
EITB
Henryk Nekaneri esango dio Ikernek lehen ere bahitu zuela Sara eta oraingoan ere berak bahi zezakeela.
Uxuek Germanen atxiloketaren berri izan du eta Arraldera itzuliko da Abeli barkamena eskatzera, Paularen hilketa hari egotzi ziolako. Inesek uste du German ez dela hiltzailea eta Ertzain-etxera joango da haren aldeko deklarazioa egiteko.
Malenek badaki gurasoak bere ama biologikoari buruz gezurretan ari zaizkiola eta Ernestori eskatuko dio egia osoa kontatzeko.
Arraldetarrak Sararen bilaketan buru-belarri murgilduko dira. Ikernek uste du denbora galtzen ari dela, ziur baitaki Henryk daukala haurra nonbait ezkutatuta.
Mirenek Alkoholiko Anonimoetan daukan aitabitxiak Leori esango dio Mirenek ez diola inolako arriskurik ekarriko Xaneti eta inoiz baino gehiago behar duela mutikoa. Leok, Karlosi ezertxo ere esan gabe, Xanetekin hitz egingo du hura MIrenengana pixka bat hurbiltzeko.
Manexek arrastaka darama Joana bere infernura. Bestalde, Carla urduri dago Mireia itzuli delako eta zergatik bueltatu den jakin nahiko luke.