22:15etik aurrera
Emozioz beteriko istorioak, gaur gauean, "En Kuadrilla" saioan
EITB Media
Programak hainbat sorpresa eskainiko ditu eta Alex Ubago abeslariaren bisita ere jasoko du.
Gaur gauean, Klaudio Landak aurkeztutako "En Kuadrilla" saioaren atal berri bat eskainiko du EITBk. Entretenimendua eta istorio pertsonalak protagonista izango dira oraingoan ere, eta esan eta egin gabe geratzen diren kontuak hartuko dituzte hizpide.
Hasteko, bere anai-arreba biologikoak bilatzen dituen emakume bat izango dute gonbidatu. Gainera, Ariana neska transexualaren istorioa entzungo dute; aurten Miss Euskadi lehiaketara aurkeztuko da eta bere amaren sorpresa bat jasoko du. Bestalde, 38 urtez ezkonduta egon ondoren emazteari ezustekoa eman nahi dion senarra ere izango dute platoan; eta, amaitzeko, Alex Ubago abeslariaren bisita jasoko dute.
"En Kuadrilla" ostiralero izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.