20:00etan
Meñakabarrena, arratsaldean, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Joseba Arguiñanok Unai Ureta, Aritz Zarandona eta Santos Serranoren istorioak ezagutuko ditu.
Gaur, "Historias a Bocados" saioan, Joseba Araguiñanok Meñakabarrena ezagutuko du, Meñakako herria osatzen duten auzoetako bat.
Unai Uretak 43 urte ditu eta lore apaingarrien ekoizpen eta salmentarako Etxelore enpresaren jabea da. Bere baserria lore haztegien alboan dago kokatuta eta bertan, potxak eta txirlak jango dituzte elkarrekin.
Aritz Zarandonak 42 urte ditu eta Meñakabarrenako eraikin esanguratsuenak erakutsiko dizkio Josebari, horien artean, Andra Mariko baseliza, antzinako burdinola bat eta Otuna jauregia. Andra Mariko baselizaren kanpoaldean, patata tortila piper berdeekin dastatuko dute.
Santos Serranok 54 urte ditu eta bere emaztearekin batera, tomateen ekoizpenerako enpresa bat dauka. Bere etxera heltzean, Joseba sukaldean sartuko da eta Jack tomateen gainean, hegaluzea piperrada tipula karamelizatuaz prestatuko dute.
"Historias a Bocados", 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.