Itxi

23. atalaren aurrerapena

Yocahuak desagertzeko zorian, urdina nagusi den bateratzean, gaurko “El Conquistador del Caribe” saioan

EITB Media

Hiruko taldeak egingo dituzte lehiakideek datorren immunitate jokoan, zerurantz begira dauden eskaileren jokoan, hain zuzen ere. Estrategiak azaleratuko ditu hirunaka antolatu beharrak, hau da, benetako Tronu-jokoa, ikurrina lortu ahal izateko.

Hiruko taldeak, zerurantz begira dauden eskaileren jokoan. ARgazkia: EITB Media

Corocote taldekoak jaun eta jabe dira bateratze fase honetan, Alcatraz urdinez margotzea besterik ez zaie falta. Pirris eta Peñaren kanporatzeak desagertzeko arriskuan utzi ditu gorriak, Jokin eta Iñigo bereziki, Line bere kasa dabil eta. Yocahu hitzak entziklopedietan agertzeko aukera asko ditu, dinosauru, mamut eta Atabey hitzekin batera. Corocote meteoritoari aurre egiteko modu bakarra, beraz, immunitate jokoa irabaztea da.

Jokoa gutuna jasotzearekin bat hasiko da. Dantzan jarriko ditu guztiak. Izan ere, mezuak dio hirunaka antolatu beharko dutela lehiatzeko. Alcatrazen dragoiak besterik ez dira falta Tronu-jokoa edo Game of Thrones irudikatzeko; izan ere, lehiakideen estrategiak azaleratuko dira. Esaterako, Arruti eta Unairekin batuko da Sara. Non utzi du bere lagun mina? Irik egin zion masajeak gerriko mina eman al dio? 

Zerurantz begira dauden eskaileren immunitate proba jokatuko da astelehenean. Gorriek aukera ezin hobea dute irabazi eta zerua ukitzeko. Bestela, zuzenean joango dira infernura. Jokoa galtzen duen hirukotearekin zer gertatuko den gaur gauean argituko da. Dueluan lehiatu beharko dira izendatuak eta, gutxienez, bi lagunek Euskal Herrirako bidea hartuko dute.

"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis"en aplikazioan. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, saioaren eta EITB Nahieran appetan eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)