Itxi

Kirola

Txapeldunen Ligako finala, larunbatean, zuzenean, ETB-1en

A.A.

EITB

Italiako Giroko emanaldia ohi baino lehenago hasiko da, Alpeetako lehen etapa adi-adi jarraitzeko.

Champions League, Bayern Munich. EFE

ETBko kirol programazioak bi eduki nabarmen izango ditu larunbatean: Txapeldunen Ligako finala, Bayern Munich eta Chelsea taldeen artean, eta Italiako Giroko 14. etapa, Alpeetako lehendabizikoa.

Txapeldunen Ligako emanaldi berezia 20:15ean hasiko da ETB-1en, Txemi Galarragak gidatuko duen atariko saioarekin. 20:45etik aurrera, norgehiagokaren kontakizuna egingo dute Juanan Legorburuk, Juanan Larrañagak eta Naxari Altunak. Partida amaitutakoan, analisiaren txanda izango da. Txemi Galarragak Juanan Larrañaga izango du lagun eginbehar horretarako.

Italiako Giroa Alpeetara iritsiko da larunbatean. Bertan geratzen denaren berri zuzenean emango dute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak 14:00ean hasita ETBK Sat-en. 14:40etik aurrera ETB-1en izango da ikusgai lasterketa. 14. etapan Cherasco eta Cervinia arteko ibilbidea osatuko dute txirrindulariek, 205 kilometrokoa.

Bi emanaldiak eitb.com-en ere zuzenean jarraitu ahal izango dira.

Celta-Alcoyano, ETB-1en; Bilboko Triathloia, ETBK Sat-en

Aurrez aipatutakoez gain, zuzeneko beste bi emanaldi izango dira: batetik, Celta-Alcoyano Bigarren Mailako futbol partida, ETB-1en, 18:00etan; bestetik, Bilboko Nazioarteko Triathloia, ETBK Sat-en eta eitb.com-en, 16:45ean.

19:15ean, ETBK Sat-en, zesta puntaren tartea zabalduko dute, 'Jai Alai'. Bertan, Gasteiz Green Capital Torneoko Foronda-Hernandez / Egiguren II-Bailo partida emango dute.

Azkenik, Galan-Garma / Oiartzabal-Aierbe pala partida eskainiko da, 22:30ean, ETBK Sat-en.