Itxi

Udazkenean

"Mihiluze" lehiaketa arrakastatsua bueltan da

EITB Media

Leer en Castellano

Euskaldunontzat erreferente bilakatu zen lehiaketa udazken honetan itzuliko da ETB1era, eraberrituta baina orduko arima galdu gabe.

Mihilluze lehiaketa bueltan da.

Euskara eta umorea ardatz dituen "Mihiluze" lehiaketa bueltan da. Euskaldunontzat erreferente izan zen saioak zortzi denboraldi egin zituen emisioan, eta, guztira, mila eta ehun ataletik gora egin zituen. Orain, hamarkada bat beranduago, ETB1eko programaziora itzuliko da, eraberrituta baina orduko arima berarekin eta jatorrizko lehiaketa sortu zutenen eskutik. Saioa Orio Produkzioak ekoiztetxeak egingo du.

Ehundaka izan ziren "Mihiluze"n parte hartu zuten lehiakideak eta sekulakoa izan zen euskaldunongan utzi zuen arrastoa. Tribuaren berbak, Imintzioka, Esamesak… bezalako proba ezagunak ikusiko ditugu berriz, baina guztiz eraberrituak. Lehiaketa entretenitua, jostaria eta umoretsua izango da; ondo pasatzeaz gain, irribarre batekin ikusteko moduko saioa. Edonola ere, tentsioa ez da faltako, batez ere saioak aurrera egin eta zakua irabazteko aukerak handitu ahala.

ETBko programazio berriarekin estreinatuko da "Mihiluze" lehiaketa uda ostean. Astelehenetik ostegunera ikusi ahal izango da 21:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Lehiaketan parte hartzeko, mihiluze@orioprodukzioak.eus helbidean edo 660991766 telefono zenbakian edo WhatsAppean eman beharko da izena. Lehiakideak aukeratzeko castingak udan hasiko dira.

Informazio gehiago (1)