Itxi

22:30ean

Adineko pertsonen errealitatea aztergai, gaurko "Aquí y Ahora" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Bizi itxaropena geroz eta handiagoa da, eta horrek aldaketak eta ezberdintasunak areagotu ditu adineko pertsonen kolektiboan. Eider Hurtado kazetariak zahartzarora heltzen diren pertsonen egoera aztertuko du.

Ane Guisasola aktorea bere bikotekidearekin "Aquí y Ahora" saioan

Ostegun honetako "Aquí y Ahora" saioak adineko pertsonen egoera aztertu eta haienganako diskriminazioaz, estereotipoez eta aurreiritziez arituko da Mucho por vivir erreportajean. Bizi itxaropena gero eta luzeagoa izateak adineko pertsonen kolektiboan sortu dituen ezberdintasunak hartuko ditu saioak hizpide, eta talde anitz eta heterogeneo honen hainbat ordezkarirekin hitz egingo du Eider Hurtado zuzendari eta aurkezleak.

Bizitzen ari diren momentuaz disfrutatzen duten hainbat pertsonarekin egongo da, horien artean, Floren Torre Lledó Radio Euskadiko esatari ohia, Batxilergoa gainditu berri duen 87 urteko ikaslea, hirian aspertu egiten den landa munduko emakumea, 63 urterekin bera baino nagusiagoa den bikotekidearekin ezkonduko den gizona, pilota txapelketak antolatzen dituen kazetari erretiratua, eta erretiroa hartu ondoren lanean hasi zen Ane Guisasola aktorea.

Anna Freixas psikologo eta ikertzaileak zahartzaroa ikuspuntu berri batekin aztertzea defendatzen du, konnotazio negatiboetatik haratago; izan ere, 65 urte bete ondoren, gauza asko geratzen dira oraindik bizitzeko.

Zahartzaroa aldaketaz beteriko etapa bat da. Lan bizitzaren amaierak ardura eta ziurgabetasunak sortu ditzake eta, batzuetan, lanetik kanpoko nortasun berri bat eraikitzeko beharra sortzen du. Bestalde, bizitzaren luzapenak mendekotasuna dakar eta ezinbestekoa egiten du zaintza-lana. Erreportajean parte hartuko duten protagonistek gai hauei buruz hausnartuko dute eta gai tabu batzuk ere landuko dituzte, sexua eta heriotza, besteak beste.

"Aquí y Ahora" gaur gauean izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (1)