20:00etan
Sukarrietan barrena, arratsaldean, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Iñaki Lecumberri, Pilar eta Carmen Arteta eta Jose Angel Etxaniz 'Txato' auzokideekin elkartuko da Joseba Arguiñano inguruak ezagutzeko.
Gaur, uztailak 3, "Historias a Bocados" saioa Bizkaiko Sukarrieta herrian izango da.
Iñaki Lecumberri mediku erradiologo erretiratua da, eta arrantza egitea maite du. Hasteko, Iñakik inguruak erakutsiko dizkio Joseba Arguiñanori, eta elkarrekin ibilaldi atsegina egingo dute itsasoari begira. Ondoren, Iñakiren etxeko txokoan, aurkezleak arraia frijitua egingo du eskalibadarekin, piper berdeekin eta baratxuri beltzezko maionesarekin.
Pilar eta Carmen Arteta ahizpek Josebarekin hitzordua egingo dute San Andres elizan; herriko beste emakumeekin batera mantentze eta apainketa lanak egiten dituzte bertan. Behin etxean, hirurek piper gorriekin lagundutako legatza prestatuko dute. Beste plater bat ere dastatuko dute: txipiroiak bere tintan.
Azken gonbidatua Jose Angel Etxaniz izango da, Txato ezizenez ezaguna. Sagarpe kultur elkartearen sukaldean, gure sukaldariak sardinekin eta atunarekin egindako entsaladillaz betetako kukuluak prestatuko ditu. Ondoren, Txatxarramendi uhartera hurbilduko dira; XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran, pertsonaia ospetsu eta aristokrata ugari hartu zituen bertako hotelak.
"Historias a Bocados" gaur eskainiko dute, 20:00etan, ETB2k eta eitb.eus-ek.