Itxi

22:30ean

'¿Qué era eso de los sanfermines?' saio berezia, gaur ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Gaizka Arangurenek aurkeztuta, dokumentalak ia 150 pertsona elkarrizketatuko ditu eta haien argazkiak eta aurretik ikusi ez diren irudiak eskainiko ditu emozioz beteriko festen kontakizun anitza eta partehartzailea eskaintzeko.

¿Qué era eso de los sanfermines? saio berezia

Sanferminak ospatu gabe bi urte igaro direnean, berriz ere jai giroak hartu ditu Iruñeko kaleak. Iruindar askorentzat, udako hitzordurik garrantzitsuena heldu da, eta jai hauen inguruko oroitzapenak, argazkiak eta aurretik ikusi ez diren irudiak partekatuko dituzte "¿Qué era eso de los sanfemines?" saio berezian.

Pablo Iraburuk zuzendutako ikus-entzunezkoa Arena, Labrit, Calu Creative eta 601 ekoiztetxe nafarrek egin dute elkarlanean. Gaizka Arangurenek aurkeztuta, sanferminen benetako esentzia bilatuko duen saio honek iruindarren iraganean eta sormenean murgilduko gaitu. Ia 150 lagunen testigantza, oroitzapen eta bizipenetan barrena bidaiatuko du dokumentalak, sanferminetako irudi eklektiko eta anitza eskainiz.

"¿Qué era eso de los sanfermines?" saio berezia gaur gauean izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.