Itxi

22:30ean

Pastari eta azukreari buruzko sinesmen eta mitoak, gaur gauean "Falsos Mitos" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Iñaki Andradas sukaldariak, Toscana Viar nutrizionistak eta Eli Pinedo kirolari olinpikoak elikadurari eta osasunari buruz zabaldu diren sinesmen eta mitoak hautsiko dituzte.

Dietari eta osasunari buruz zabaldutako sinesmenak apurtzen ditu "Falsos Mitos"ek.

Gaur, Iñaki Andradas sukaldariak, Toscana Viar nutrizionistak eta Eli Pinedo kirolari olinpikoak gure dietan ohikoak diren elikagaien eta kirol praktika jakin batzuen gainean zabaldutako sinesmen eta mitoak bertan behera utziko dituzte "Falsos Mitos" saioan. Hasteko, pastaren inguruan jardungo dira eta pastak gizentzen duen ala ez galderari erantzuna topatuko diote. Ondoren, berriz, azukrea izango dute hizpide. Ohartu gabeko azukrearekiko adikzioa ote dugun aztertuko du "Falsos Mitos" saioak. Azkenik, pisuekin ariketak egitea osasungarria ote den azalduko dute.

"Falsos Mitos" gauean izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (1)