Itxi

Audientzia

'Bi eta Bat' saioaren estreinaldia, euskadunen artean lider

A.H.

EITB

120.000 ikus-entzulek bat egin zuten telesailarekin uneren batean.

'Bi eta Bat', EITB.

'Bi eta Bat' telesaila arrakasta handiz estreinatu zen asteazkenean ETB-1en: ikus-entzule euskaldunen artean nagusi izan zen,  eta 120.000 pertsonek bat egin zuten saioarekin uneren batean. Joxe Lontxo, Jaione eta Idoia, 21 urte beranduago berriro elkartzeak ikusmin handia piztu du.  Euskaldunen %17,6ak jarraitu zuen lehenengo atala. Bigarrena ere, lider izan zen   %15,4ko audientzia zatia lortu zuen euskaldunen artean. 'Bi eta Bat' azken 20 urte hauetako estreinaldirik onenetako izan da barne produkzioko fikzioaren atalean.

90garren hamarkadako telesail arrakastatsuaren atal berriak estreinatu zituen ETB-1ek asteazkenean. Orio ekoiztetxea eta ETBk ekoiztuta, Eneko Olasagasti eta Karlos Zabala telesailaren sortzaileek zuzendu dute eta Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta eta Ane Gabarain protagonistak bildu dituzte berriro. Horrela, hogei urte pasa ondoren, Jose Lontxo, Idoia eta Jaionek elkar topo egingo dute. Hiruren bizitzek joan-etorri ugari izan badute ere, funtsean orain dela 20 urteko berberak dira. Bizitzak emandako muturrekoek, eta, batez ere, krisi gorriak elkartuko ditu berriro. Eta berriz ere aurre egin beharko dizkiete eguneroko tirabirei, etxe berberean bizi beharko dutelako.