22:15ean
Barazkien, jogur miragarrien eta sexuaren eta kirolaren inguruko mitoak, gaur gauean "Falsos Mitos" saioan
EITB Media
Iñaki Andradas sukaldariak, Toscana Viar nutrizionistak eta Eli Pinedo kirolari olinpikoak elikadurari eta osasunari buruz zabaldutako mitoak argituko dituzte.
Gaur gauean, Iñaki Andradas sukaldariak, Toscana Viar nutrizionistak eta Eli Pinedo kirolari olinpikoak elikadurari eta osasunari buruz zabaldutako mitoak argituko dituzte "Falsos Mitos" saioan. Hasteko, barazkiak gordinik edo kozinatuta jatea hobe den azalduko dute, gure elikadura ohiturak hobetu ahal izateko. Beste alde batetik, jogurt miragarrien atzean zer dagoen emango dute aditzera, jakin dezagun benetan miragarriak diren ala ez. Azkenik, kirolak sexu-jarduera hobetzen duen aztertuko dute.
"Falsos mitos" asteazkenetan izaten da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.