Kargatzen...
Itxi

Kirolak

Arrauna, txirrindularitza eta zesta-punta, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Euskotren eta Eusko Label Ligetako jardunaldi berri bat Hondarribitik, Burgosko Itzuliko azken etapa eta Gernika Jai Alai Gran Slam txapelketako bi partida izango dira ikusgai.

Gernikako zesta-punta txapelketako jaialdia, larunbat gauean

Kirolez beteriko programazioa izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en gaur. Hasteko, Burgosko Itzuliaren bosgarren eta azken etapa (Lerma-Lagunas de Neila) ikusi ahal izango da 15:00etatik aurrera. 

Arratsaldean arraunaren txanda izango da Hondarribitik zuzenean: 17:30ean Euskotren Ligako Mapfre Bandera eta 18:10ean Eusko Label Ligako Hondarribiko Bandera

Azkenik, zesta-puntaz gozatu ahal izango dugu 23:30etik aurrera. Gernika Jai Alai Gran Slam txapelketako ligaxkako bi partida hauek izango ditugu ikusgai: Barandika-Etcheto / Goikoetxea-Basque eta Erkiaga-Lekerika / Beaskoetxea-Zabala.

Kirolik onena, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (1)