Kargatzen...
Itxi

Kirola

Arrauna, pilota eta herri kirolak, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Euskotren eta Eusko Label Ligak Getariatik, Ama Zuria Txapelketako bigarren finalerdia eta sokatira ikusi ahal izango dira.

Ama Zuria Txapelketako bigarren finalerdia, igande arratsaldean

Igande honetako kirol eskaintza arraunak, pilotak eta herri kirolek osatuko dute ETB1en eta eitb.eus-en. 11:30ean hasita, arraunaz gozatu ahal izango dugu, zuzenean, Getariatik. Hasteko, Euskotren Ligako Getariako Ikurrina izango dugu, eta 12:10ean Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina

15:30ean herri kirolen txanda izango da, sokatirako 580 kiloko final mixtoa emitituko baita.

Azkenik, 17:00etan, "ETB Kantxa" saioaren barruan, Gasteizko Ogueta pilotalekuko jaialdia izango dugu ikusgai. Atariko partidan Elezkano II-Bikuña / Dario-Tolosa izango dira aurrez aurre. Ondoren, Ama Zuria Txapelketako bigarren finalerdia jokatuko da: Ezkurdia-Zabaleta / Altuna III-Rezusta. 

Ez galdu kirolik onena, igandean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)