Kargatzen...
Itxi

Donostiako Aste Nagusia

Donostiako 45. Txistulari Kontzertu Nagusia, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Euskal Herri osotik etorritako 70 bat txistularik Donostiako Konstituzio plazan eskainitako kontzertua izango da ikusgai.

Donostiako Txistulari Kontzertu Nagusia.

Jose Ignazio Ansorenaren zuzendaritzapean, abuztuaren 13an Donostiako Konstituzio plazan ikusgai izan zen 45. Txistulari Kontzertu Nagusia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur gauean, 21:30ean.

Euskal Herri osotik etorritako 70 bat txistularik euskal dantzak eta abesti herrikoiak eskainiko dituzte, abesbatza eta dantza talde ezberdinekin batera.

Informazio gehiago (1)