23:15ean
Gant d'Or zesta punta torneoaren finala Biarritzetik, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Erkiaga-Minvielle vs Ithurria-Lopez partida eskainiko da, Biarritz Jai Alai pilotalekutik.
Zesta eta pilotak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur, abuztuak 24, Gant d'Or zesta punta torneoaren finala eskainiko du EITBk, Biarritzetik. Erkiaga-Minvielle vs Ithurria-Lopez partida ikusteko aukera izango da, 23:15etik aurrera, ETB1ean eta eitb.eus-en.
Xabier Euzkitzek eta Antxon Alberdik egingo dute kontakizuna.